Azaroko herri galdeketaren abestia aurkeztu dute
Azaroaren 18an Donostian egingo den herri galdeketaren abestia aurkeztu dute, Hatz puntetan. Galdeketarako hilabete falta dela, zehaztuta daude bozkalekuak eta zabalik dago egunean bertan boluntario aritzeko epea. Galdeketaren berri ematen duen bideoa ere zabaldu dute antolatzaileek.
Gaur aurkeztu duten abestiaren letra Harkaitz Cano idazleak egin du eta musika, aldiz, Joseba Senperenak. Kantan donostiar artista ezagun ugarik hartu dute parte, besteak beste, Ramon Agirrek, Marta Agirrek, Edurne Garmendiak, Unai Elizasuk, Kobanek, Olatz Salvadorrek, eta abar.