Euskararen ofizialtasuna aldarrikatzeko manifestazioarekin bat egiteko eskatu dute
Urriaren 27an euskararen ofizialtasunaren aldeko manifestazioa egingo dute Iruñean. Kontseiluak deitu du martxa Behingoz lelopean. Hain zuzen, euskararen ofizialtasuna Nafarroa osoan berma dadila eskatuko dute. Donostian ere manifestazioarekin bat egin dute hainbat pertsona eta eragilek. Bulebarrean agerraldia egin zuten atzo, eta bertan Olatz Beobide aktoreak Iruñeara joateko deialdia egin zuen.