Josean Abecia: "Nire seme-alabak hezteko aukeratu dudan hizkuntza da euskara"
Egian bizi den arren, Altzako Altza Hadi! batzordeko kidea da Josean Abecia (Egia, 1976). Ogibidez diseinatzaile grafikoa da eta Euskaraldian Donostiako hamaikakoaren parte izango da, ahobizi gisa. Euskal Herria mailan egingo da Euskaraldia 11 egun euskaraz lelopean, azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitarte.
Abeciarekin batera, ondorengoek osatzen dute Donostiako hamaikakoa: Garazi Urrosolo (Egiako euskara batzordeko kidea), Barbara Goenaga (aktorea), Kontxu Uzkudun (moda diseinatzailea), Mariano Ferrer (kazetaria), Iñaki Salvador (musikaria), Mikel Irazusta (Barrexerkako kidea), Miren Arrieta (aktorea), Xila Pihlstrom (euskal herritar eta suomitar kultur eragilea), Jokin Aperribai (Realeko presidentea) eta Joxean Fernandez (Euskadiko Filmategiko zuzendaria).
IRUTXULOKO HITZA hamaikakoaren kideak elkarrizketatzen ari da Euskaraldia iritsi bitarte. Ostiraleko astekarian Josean Abeciari egindako elkarrizketa irakurri ahal izango da.
Erlazionatutako edukiaDonostiako Euskaraldia eta Hamaikakoa aurkeztu dituzte