Maddi Torre, Zubietan jokatutako partida batean. (Argazkia: Reala)
Donostian jaioa izan arren, txikitatik bereziki Bizkaian bizi izan da Maddi Torre. Ama donostiarra du, eta realzalea; eta aita bilbotarra eta athleticzalea. Bihotza erdibitua duen arren, donostiar eta realzale gisa definitzen du bere burua, eta beste talde batzuetan aritu ostean, Realera etorri da aurten. Oso pozik dago, etxean sentitzen delako: “Donostiara itzultzea amets bat betetzea izan da”.
Ostiraleko astekarian elkarrizketa osoa irakurtzeko aukera egongo da.