Puntu kritikoen mapa eskuragarri dago udalaren webgunean
webgunean. Puntu guztien kokapena eta informazioa jasotzen ditu. Proiektuaren bileretan parte hartu zuten hainbat herritarrek eskatu zuten mapa Interneten eskura jartzeko.
Maparen berritasunetako bat da puntu kritiko berriak sartzeko eskaera egin daitekeela. Horretarako, puntu baten informazioa jaso eta bidali behar da. Berdintasun sailetik ahalik eta azkarren erantzuten saiatuko dira.
Udaleko sail desberdinen arteko proiektua da Puntu kritikoen mapa. Herritarrek eta eragileek ere parte hartu dute maparen osaketan. Bere helburua da hirian ikusgarritasun eta irisgarritasun falta duten tokiak identifikatzea. Segurtasun falta sortzen dutenak dira, eta batez ere emakumeengan.
Maparekin nabarmendu nahi dute gune publikoa oraindik ere ez dela parekidea. Errealitate hori ikusaraztea da lehen pausoa, puntu horiek desagerrarazi eta Donostia parekide eta seguru bat lortzeko.
Berdintasun sailak eskuragarri jarri du Puntu kritikoen mapa interaktiboa Donostiako Udalaren