"Korapiloa askatu beharra sentitzen nuen"
Orain Presoak dinamikaren barruan, manifestazioa antolatu du larunbaterako Sare mugimendu herritarrak, eta hori izango da aste honetako IRUTXULOKO HITZAren gai nagusia.
Sara Majarenasi elkarrizketa zabala egin diogu. Preso ohia da Majarenas, indarkeria matxistaren biktima, eta maiatzean espetxetik atera ostean, Sarerekin bat egin du publikoki: “Ateratzean gogoratu nintzen barruan geratu zirenekin, eta korapiloa askatu beharra sentitzen nuen. Nire ekarpena egin nahi nuen, nire indarra horretara bideratu, eta gustura egiten dudan zerbait da”.
Kartzelan bizitakoaren berri eman digu, eta egoera orain eta aurrera begira nola ikusten duen azaldu du.