Emakumeen kalejira egingo dute Parte Zaharrean
Ondarearen Europako Jardunaldien harira, San Telmo Museoak bisita gidatua antolatu du Parte Zaharrean barrena: Emakumeak San Telmon, daudenak eta ez daudenak. Gaia izango da Ondarea, emakumeen emaria. Larunbatean izango da kalejira, urriaren 20an, 17:00etan.
Horretaz gain, urriaren 27an bisita gidatua egingo dute museoko erakusketa iraunkorrean, eta ardatza izango da bertan dauden eta ez dauden emakumezkoak.
Bi jarduerak doakoak izango dira, baina aurrez izena eman behar da: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 71.