Euskaraldiko 'Ai Aizu!' abestia aurkeztu dute Intxaurrondon
Plazara Goaz Intxaurrondoko Euskara Batzordeak Ai Aizu! abestia grabatu du, auzotarrei azaroren 23tik abenduaren 3ra bitarte egingo den Euskaraldian parte hartzeko erronka luzatzeko asmoz. Abestia iaz sortu zuten auzoko bizilagunek, ‘Intxaurrondon 20 baietz!’ dinamikarekin bat eginez. Letra Euskaraldira egokitu dute oraingoan, eta abestiaren bideoa egin dute ere.