Antton Etxeberria aktorea hil da
Antton Etxeberria aktore donostiarra hil da, 58 urterekin. Artista polifazetikoa izan da, eta askotariko lanetan jardun da bere ibilbidean: antzerki ekoizle, gidoilari eta antzerkigile. Sebastopoleko Titiriteroak konpainia sortu zuen 1980ko hamarkada hasieran, Zorroagako fakultateko beste hainbat ikaslerekin batera.
Aktore gisa hainbat filmetan aritu zen: Jose Maria Tuduriren Cronica de la guerra carlista (1872-1876) eta Santa Cruz, el cura guerrillero, eta Julio Medemen Vacas. Euskal Telebistan ere aritu zen, Goenkale eta Piratak telesailetan.
Ekoizle eta aktore gisa aritu zen kale antzerkian: Olentzero joan zaigu, El rompecabezas de Mamutxo, El camino de zingaros, Boliwood y danzas de la India…