Euskal emisora klandestinoaren historia azalduko du Leyre Arrietak
Gipuzkoako Historiaren Pasarte Ezezagunak Zikloak eskaintzen ari dira Koldo Mitxelena Kulturunean: Gipuzkoako historiari buruzko pasarte ezezagunak gizarteratzeko hitzaldi zikloa. Horrela, astearte honetan, 19:30ean, hitzaldi honen txanda izango da: Euzkadi Irratia, euskal emisora klandestinoa. Leyre Arrieta izango da hizlaria; Aro Garaikideko Historian doktorea da, eta Deustuko Unibertsitateko irakasle titularra.
Emisoraren historia azalduko dute, bi garai nagusitan banatuta: 1946tik 1954ra, eta 1965etik 1977ra. Garai bakoitzean irratiak izandako ezaugarriak aztertuko dituzte, eta bere ibilbidea testuinguru historikoaren erlazionatuko dute.
Miguel de Aranburu Gipuzkoako Historialarien Elkartearekin batera antolatu du zikloa kulturuneak, zortzigarren aldiz. Bederatzi hitzaldik osatuko dute zikloa, hilabetean behin, urtarriletik azarora (uztailean eta abuztuan izan ezik).