29. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren astea larunbatean abiatuko da
Interneten.
Julius Avery zuzendariaren Overlord filmak emango dio hasiera jaialdiari, eta orotara, 23 filmek osatuko dute Sail Ofiziala. Askotariko filmak ikusi ahal izango dira sailean. Hala nola, zinema komertzial estatubatuarra, Europako autore zinema, Hego Korea zein Japoniako proposamenak eta Hego Ameriketako filmak. Quinn Lasher zuzendariaren He’s Out There pelikulak emango dio bukaera jaialdiari azaroaren 2an.
Fantasiazko eta beldurrezko generoan ezagunak dire zinemagileen lanak ikusi ahal izango dira. Hala nola, The House That Jack Built (Lars Von Trier), Ghostland (Pascal Laugier) eta Inuyashiki (Shinsuke Sato). Film laburrek ere garrantzia berezia izango dute egitarauan. Nazioarteko lehiaketa, animaziozko saila eta espainiar jatorriko lanen arabera sailkatuko dituzte. Tartean da Iban del Campo gipuzkoarraren Espedizio handia. Nazioarteko sailean lehiatuko da beste hamabost filmerekin, eta hiru sari eskuratzeko aukerarekin: publikoarena, Nazioarteko epaimahaiarena eta Gazte Epaimahaiarena.
Mary Shelleyren ondarea azpimarratuko dute atzera begirakoan. Hain zuzen ere, 200 urte bete dira Frankenstein nobela argitaratu zenetik. Aurtengo kartelarekin omenaldi modukoa egin nahi izan dute. Itziar Castro ageri da Frankesteinen neska lagunaren rolean. Guztira munstroarekin loturiko bederatzi film proiektatuko dituzte. Bestalde, haurrentzako zinema ere egongo da, eta lau film eskainiko dituzte. Erakusketek eta hitzaldiek osatuko dute egitaraua.
Gutxi falta da 29. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren astea hasteko. Larunbat honetan, hilak 27, abiatuko da eta abonamenduak agortuta, 16:00etatik aurrera eskuratu ahal izango dira sarrerak Antzoki Zaharrean, Viktoria Eugenia antzokian eta