Hirutik hiru Ibaeta Basketentzat
Ibaeta Basketek ondoz ondoko hirugarren garaipena lortu du Emakumezkoen ligan. Igandean Bartzelonan Sant Adriaren aurka jokatutako partidan garaipen sendoa lortu zuten donostiarrek, eta euren burua sailkapeneko lehen postuetara hurbildu dute.
Gipuzkoa basketek, berriz, ligako bosgarren porrota jaso zuen asteburuan. Oraindik puntu bat bera ere lortu gabe, Valdeolmillosen mutilak sailkapenaren azken postuan geratuko dira beste astebetez.
Hockeyan, Realak denboraldiko lehen garaipena lortu zuen bere zaleen aurrean, eta sailkapeneko azken postutik zazpigarrenera jauzi egitea lortu zuten.
Eskubaloian, Bera Berak postu bat behera egin zuen Valladoliden aurkako neurketan berdinduta, eta futbolean, Realeko neskek lehen aldiz galdu zuten, sailkapenean aurkari zuzena duen Levanteren kontra.
HOCKEYA
Emakumeen Ohorezko maila, 5. jardunaldia
- Reala 3 – 1 Atletic Terrasa
- Bera Bera 24 – 24 Valladolid
- Reala 1 – 2 Levante
- Sant Adria 60 – 73 Ibaeta Basket
- Joventut 88 – 64 Gipuzkoa Basket