Zinemaldi Alternatiboaren azken saioa egingo dute igandean
Igande honetan emango diote bukaera 10. Zinemaldi Alternatiboari. Iraila bukaeran abiatu zuten Txantxarreka gaztetxean migranteen gaiari buruzko proiekzio eta solasaldiarekin. Parte Zaharreko Kijera gaztetxean egin zuten bigarren saioa, gaztetxe mugimenduaren historia errepasatzeko.
Hirugarren eta azken saioa ere Kijera gaztetxean izango da igandea, hilak 28. COPEL: una historia de rebeldia dokumentala proiektatuko dute Kanpandegi kaleko eraikin okupatuan. 17:00etan izango da proiekzioa eta ondoren solasaldia egingo dute egileekin.
Erlazionatutako edukiaHamargarren aldiz, alternatiba