Maguette Mbeugouren erailketa salatzeko elkarretaratzea, Bulebarrean. (Argazkia: Donostiako Feministak)
Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak erailketa matxisten aurkako protokoloa aktibatu du, izan ere, hil egin da aurreko astean Iruñean bikotekideak etxeari su emanda zauritu zen emakumea. 50 urteko emakumeak erredura larriak zituen eta Zaragozako Miguel Servet ospitalera eraman zuten, Iruñeko kale nagusiko etxetik atera ostean.
Emakumearen etxeari su ematea eta hura hiltzen saiatzea leporatuta, gizona atxilotu eta espetxeratu egin zuten atzo. Erasotzaileak genero indarkeriagatik aurrekariak ditu eta hildako emakumearekiko urruntze agindu bat zuen. Espetxeratzea behin-behineko neurria da eta auziaren gaineko ikerketa Emakumearen Kontrako Indarkeriaren Epaitegiak hartu du.
Donostian, elkarretaratzea egingo dute ostegunean, urriak 25, erailketa salatzeko. Mobilizazioa 19:00etan izango da, Bulebarrean.
Ondoren, 19:30ean, Donostiako mugimendu feministak jakinarazi duenez, Indarkeria Matxisten Kontrako Nazioarteko Eguneko (azaroak 25) mobilizazioak antolatzeko bilera irekia egingo dute Kijera Gaztetxean.