Parte Zaharreko tinak ikusteko aukera egongo da
Parte Zaharrean joan den astean azaldutako XVI. mendeko tinak erakusteko. Gordailuak hilabeteko azkeneko ostiraletan gai baten inguruan bisita gidatuak eskaintzen ditu, eta oraingoan, tinak erakusteaz gain, Paleontologiako piezak ikusteko aukera egongo da Buru-hezur kaskagogorrak izeneko bisitan.
Gordailuaren eraikina Irunen dago, eta bisitak egiten dituzte 17:00etan gaztelaniaz eta 18:00etan euskaraz. Interesa duenak izena eman dezakete 943 555 520 telefono zenbakira deituta, edo gordailua@gipuzkoa.eus posta elektronikora idatzita.
Gordailua Gipuzkoako Foru Aldundiaren ondare bildumen zentroa da. 2011n zabaldu zuten zerbitzua, lurraldeko ondasuna gordetzeko eta erakusteko. Gaur egun, 60.000 objektu baino gehiago ditu Gordailuak: arkeologikoak, etnografikoak, historikoak, artistikoak, etab. Ondare Bilduma Zentroak, gainera, webgune berria egin du fondoak behar bezala erakusteko: gordailua.eus.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gordailuak ateak zabalduko ditu ostiralean,