Joxean Fernandez: "Nire herriarekin izan dudan lotura garrantzitsuenetako bat izan da euskara"
Euskaraldiaren Donostiako hamaikakoan dago Joxean Fernandez. Euskadiko Filmategiko zuzendariak ‘ahobizi’ izateko erronka hartu du. Euskal Herria mailan egingo da Euskaraldia 11 egun euskaraz lelopean, azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitarte.
Fernandezekin batera, ondorengoek osatzen dute Donostiako hamaikakoa: Garazi Urrosolo (Egiako euskara batzordeko kidea), Barbara Goenaga (aktorea), Kontxu Uzkudun (moda diseinatzailea), Mariano Ferrer (kazetaria), Iñaki Salvador (musikaria), Mikel Irazusta (Barrexerkako kidea), Miren Arrieta (aktorea), Xila Pihlstrom (euskal herritar eta suomitar kultur eragilea), Jokin Aperribai (Realeko presidentea) eta Josean Abecia (Altza Hadi! batzordeko kidea).
IRUTXULOKO HITZA hamaikakoaren kideak elkarrizketatzen ari da Euskaraldia iritsi bitarte. Ostiraleko astekarian Joxean Fernandezi egindako elkarrizketa irakurri ahal izango da.
Erlazionatutako edukiaDonostiako Euskaraldia eta Hamaikakoa aurkeztu dituzte