Katxalin martxa solidarioa egingo dute igandean
webgunean, Robers dendan eta Eroskiren hainbat saltokitan –adibidez, Garberan–. 8 euro balio ditu dortsalak eta 5 eurorekin ere lagundu daiteke 0 Dortsala egitasmoaren bidez. Dagoeneko 1.300 baino gehiagok eman dute izena eta 3.000 parte hartzailera iristea dute helburu antolatzaileek.
Bide propioa hartuko du Katxalin martxa solidarioak igande honetan, hilak 28. Bularreko minbiziaren aurka borroka egiten duen marea arrosak Donostiako kaleak hartuko ditu. Azken urteetan hamabost kilometroko lasterketarekin batera antolatu dute, baina aurten estreinakoz beraien kabuz egingo dute.
Ibilbidea 4 kilometrokoa da eta Alderdi Ederretik abiatuko da 11:00etan. Parte Zaharra eta Gros zeharkatu ondoren, martxa Alderdi Ederren bukatuko da. Leku berean haurrentzako jarduerak eta zumba saio bat egingo dituzte. Emakumeek ez ezik, gizonezkoek parte hartzeko deia egin dute, minbiziaren kontrako borrokan guztiek bat egin behar dutelako.
Izena emateko epeak zabalik jarraitzen du Katxalin solidarioaren