Neskworking jardunaldia egingo dute emakume euskaldunen arteko negozio aukerak sustatzeko
Eventbrite webgunearen bidez daude eskuragarri. Bi motako sarrerak daude, bata trena Bilbon hartuko duten ekintzaileentzat (25 €) eta bestea Donostian batuko direnentzat (15 €).
Emakume ekintzaileen EmakumeEkin elkarteak Neskworking jardunaldia egingo du laugarren urtez datorren astelehenean. Egitasmoak emakumeak buru dituzten Gipuzkoa eta Bizkaiko negozioak elkarren artean era berritzailean konektatzea du helburu, eta Bilbo eta Donostia artean gauzatuko da, bi hirien arteko ibilbidea egingo duen Euskotreneko bagoi batean.
Bilboko Zazpi Kaleak geltokitik abiatuko da ekimena, horretarako espresuki prestaturiko bagoian. Donostiarako ibilbidean zehar, emakumeek elkar ezagutzeko dinamika sortzaileak egingo dituzte, eta EmakumeEkin elkarteak osatutako sareari esker gauzatutako lankidetzen istorioak errepasatuko dituzte.
Donostiara iristean, berriz, Tabakalerako Impact Hub berrikuntza laborategian jarraituko dute jardunaldia. Ekitaldia bere kabuz lan egiten duten emakume guztiei dago zuzendua eta sarrerak