Turista kopuruak gora egin du irailean
EUSTATek plazaratutako datuen arabera, irailean Donostia izan da EAEko hiriburu bisitatuena. Egonaldien batez besteko altuena izan du Donostia Turismoak azpimarratu duenez. Gaualdiak eta bidaiarien sarrerak %9,7 igo dira. Egonaldiak mantendu dira, pertsonako ia bi egun eta erdira iritsi dira irailean.
“Irailean adierazle guztietan hobeto jokatu duen lurraldea izatea ahalbidetu du: bidaiarien sarrera eta gaualdien hazkunde erlatiboa, okupazio maila, batez besteko egonaldiak eta gelako errentagarritasuna. Okupazio handiena, gelako %82,2 eta plazako %70,8 duen probintzia izateaz gain, gelako errentagarritasuna Bilbokoaren ia bikoitza eta Gasteizkoaren hirukoitza da”, azpimarratu dute udaletik.
Donostiako turismo bulegoan jasotako datuetan bisitarien kopurua jaitsi da. Iraileko datuak Donostia VISIT-BIZI 2017-2021 Turismo Gida-Planaren ardatzekin bat datorrela nabarmendu dute.