Airbnb plataforman eskainitako 2451 pisu zenbatu dituzte Donostian
Airbnb-ren webgunean 2451 pisu turistiko eskaintzen dira Donostian, DataHippo plataformak aurkeztutako datuen arabera. Hala argitaratu du gaur Noticias de Gipuzkoa egunkariak, horrekin batera Homeaway eta Onlyapartments webguneek hurrenez hurren 864 eta 223 pisu eskaintzen dituztela azpimarratuz (pisu batzuk plataforma bat baino gehiagotan agertu daitezke).
Datu hauek Donostia estatuko 20. postuan kokatzen dute pisu turistikoen kopuruari dagokionez, eta bost jabek 437 pisu eskaintzen dituztela agertzen dute ere. Horiek, pisuak okupatuta dituztenean, 37.000 euro jasotzen dituzte eguneko.
DataHippo proiektua Montera34, Hirikilabs eta Tabakaleraren elkarlanetik sortu zen 2017an, Donostian.