Kontxako bidegorria babesteko proposamenak jaso du boto gehien
Guztion artean webgunean topa daiteke informazio guztia.
Proposamenen artetik, Kontxako bidegorria babesteko proposamenak jaso du boto kopuru handiena –160.000 euro jasoko ditu–. Bestalde, 700.000 euro Ekialdeko Barrutiko proposamenentzat izango dira. Hona hemen gainerako proposamenen zerrenda, jasoko duten diru kopuruarekin:
Donostiako Udalak aurrekontu parte hartzaileen emaitzak aurkeztu ditu. 3.560 donostiarrek 17.800 boto eman dituzte 2019ko udal aurrekontuaren 2,7 milioi euro zertara bideratu erabakitzeko.
- Bizikletak uzteko aterpeak (100.000 euro).
- Amara Berri (Morlans) ikastolako patioak birbanatzea eta formulatzea (290.000 euro).
- Hiri jasangarria (30.000 euro).
- Arbaizenea, hirirako eta Morlans auzorako basoa (12.000 euro).
- Ondarreta hondartzako paseoa zabaldu eta Haizearen Orraziko oinezko pasealekua egin (300.000 euro).
- Orixe ikastolaren inguruko kaleetan jolasgune bat egitea (150.000 euro).
- Semaforo akustikoak (300.000 euro).
- Hiriko baso jasangarriak eta hiriko baratze ekologiko komunitarioak (15.000 euro).
- Hirian gizatasun kanpaina bat abian jartzea: hondakinak, garbiketak eta abar (180.000 euro).
- Cristina Enea parkeko biodibertsitatea handitzea (15.000 euro).
- Jose Maria Salaberriako 11. zenbakitik 17. zenbakira bitarteko eta Familia Santuaren Parrokiako argiztapena hobetzea (200.000 euro).
- Aieteko jolastokia estaltzeko proiektua (40.000 euro).
- Hirugarren adinekoentzako kirol parke bat (30.000 euro).
- Bidegorria osasun etxetik Cumbreraino luzatzeko proiektua prestatzea (15.000 euro)