Ibilbide gidatua egingo dute Grosen
Memoria zikloari bukaera emateko, Gros Iraultzailea Tourra egingo dute igandean. XX. mende hasierako giroaz, borrokaz eta gertakarien inguan ariko dira: “Auzoko kaleetan denboran atzera egingo dugu, eta kaleko bizitzarekin batera, XX. mende hasieran giroaz, borrokaz eta gertakariez jardungo dugu. Ba al dakizu noiz deitu zen Donostian lehen greba eta ze gertatu zen auzoan?”.
Hondarpe Auzo Elkartearen egoitzan elkartuko dira, 10:30ean.