Ernest Lluch kultur etxea itxi dute
Haurtxokoa:
Asteartetik ostegunera: 16:30etik 19:30era.
Ostiral eta larunbatak: 16:30etik 20:00etara.
haurtxokoa_amara@donostia.eus
Gaztelekua:
Asteartetik ostegunera: 17:00etatik 20:00etara.
Ostiraletan: 17:00etatik 20:30era.
Larunbatetan: 17:00etatik 21:00etara.
gaztelekua_amara@donostia.eus
Asteartean itxi zuten Ernest Lluch kultur etxea, Anoeta estadioaren birmoldaketa lanak direla eta. Itxita egongo da 2019 urtearen hasiera arte eta Donostiako Udalak jakinarazi duenez, “erabiltzaileen eta langileen segurtasuna bermatze” aldera hartutako erabakia izan da.
Kultur etxean egiten diren ikastaro eta jarduerak Amara Berriko beste gune batzuetan kokatuko dira, eta hauen inguruko informazio osoa Donostia Kulturaren ohiko euskarrietan jasoko dute erabiltzaileek hilabetero. Gainera, informazio gehiago jasotzeko, amarakulturetxea@donostia.eus helbide elektronikora edo 943 481 919 telefonora deitu beharko da.
Kultur etxeko zerbitzuei dagokionez, KZgunea, Interneteko prestakuntza eta nabigazioa eskaintzen duena, ARCCOko lehen solairuan birkokatu dute. Astelehenetik ostiralera egongo da irekita, jaiegunetan izan ezik, 10:00-14:00 eta 16:00-20:00 ordutegian. Harremanetan jartzeko, kzc@kzgunea.net helbidera idatzi edo 943 023 633 telefonora deitu daiteke.
Liburutegiak ARCCOko bigarren solairuan jarraitzen du, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 20:30era; larunbatetan, goizeko 10:00etatik 14:00ak arte eta arratsaldeko 16:30etik 20:00etara. Igande eta jaiegunetan itxita egongo da. Harremanetarako: 943 481867 / amaraliburutegia@donostia.eus.
Plus 55 zerbitzuaren arreta gunea Morlanseko Gizarte Zerbitzugunean (Leire plaza, 7) jarriko dute, urriaren 29tik aurrera. Ordutegia astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 bitarte izango da.
Azkenik, Haurtxokoa eta Gaztelekua Olaeta plazan egongo dira kokatuak bi ikasturtez. Azaroaren 3an irekiko dira, eta ohiko ordutegian egongo dira zabalik.