Erraustegiaren aurkako larunbateko manifestaziorako bideoa egin du Gipuzkoa Zutikek
Gipuzkoa Zutikek urriaren 27an Zubietako erraustegiaren aurka egingo den manifestaziorako bideo bat aurkeztu du protestara batzeko arrazoi desberdinak erakutsiz. Zerbitzu publikoen pribatizazioa, proiektuaren 1.500 milioi euroko kostua, osasun arazoak, istripu arriskua, politikarien inposizioa eta komunikabideen manipulazioa seinalatuz, herri mugimenduko kideek manifestaziora joateko deialdia zabaldu diete herritarrei, erraustegia gelditzeko garaiz daudela azpimarratuz.
Protesta Mendeurren plazatik abiatuko da, 17:00etan, eta hainbat eragile bilduko dituen manifestazio bateratua izango da.
Erlazionatutako edukiaErraustegiaren aurkako manifestazioa egingo dute urriaren 27an