(Argazkia: Pedro Usabiaga)
Larunbatean hasiko da
29. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren astea. Zazpi egun dituzte aurretik generoaren jarratzaile fidel eta sutsuek.
Iaz ezagutu zuen Beldurrezko astea Itziar Castro (Bartzelona, 1977) aktoreak. Jaialdiarekin maitemindu zen, eta urtero Donostiara etortzeko ahalegin berezia egingo zuela adierazi zuen. Ez da kasualitatea Castro aukeratu izana karteleko protagonista izateko.
Frankensteinen neska-lagunaren azalean ageri da kartelean. “Aurreko batean jakin nuen Electra dela bere izena”, dio Castrok. “Ikaragarri, indartsu eta eder ikusten dut nire burua kartelean”. Oso pozik dago emaitzarekin, eta gogotsu aurten ere Beldurrezko astera etortzeko. Urriaren 30ean izango da hirian, Halloween bezperan.
Gaur egun,
Operacion Triunfo telebista saioaren akademiako irakaslea da. Esperientzia oso “bizia” izaten ari dela adierazi du. Generoarekin loturiko proiektuak ere baditu 2019rako.
IRUTXULOKO HITZAk aktore kataluniarra elkarrizketatzeko aukera izan du, eta ostiralean osorik irakurri ahal izango da.