Uxue Fraile, elkarrizketaren une batean. (Argazkia: Joseba Parron)
Urtebete luzez belauneko lesio batengatik lehiatik kanpo egon eta gero, mendiko lasterketak egitera itzuli da Uxue Fraile Azpeitia (Amara, 1974). Ebakuntza egin eta errekuperatu ondoren indarberrituta itzuli da. Denboraldi honetan egin duen lasterketa garrantzitsuena izan da Mont Blanc-eko ultratraila (UTMB) eta inoizko emaitzarik onena eginda, bigarren iritsi zen helmugara.
Familiatik datorkio korrikarako zaletasuna eta Donostiako Atleticon ibili zen atletismoa egiten urte askotan zehar. Trailak edo mendiko lasterketak egin aurretik, raidetan (erresistentzia eta orientazioa neurtzen dituzten abenturazko lasterketak) parte hartu zuen Frailek. Denbora luzez Nafarroan bizi ondoren, Donostian bizi da orain eta Altzako institutuan dabil gorputz hezkuntzako irakasle.
Mendi korrikalariari elkarrizketa zabala egin diogu, eta ostiralean hori izango da IRUTXULOKO HITZAren gai nagusia.