Haritz Illarramendik erronkak ditu jada Añorgarako
Añorga Kirol eta Kultur elkarteko presidente berria da Haritz Illarramendi. Gogotsu hartu du postua datozen lau urteetarako, eta dagoeneko buruan dituen erronken berri eman digu. Azpiegiturak berritu eta bazkideei presentzia handiagoa eman nahi die.
Zuzendaritza berriarengan konfiantza osoa du Illarramendik: “Hemezortzi inguru gaude, eta gogotsu daudela iruditzen zait. Batzuek esperientzia dute; aurreko presidentea, esaterako, Agurtzane Manterola, orain diruzaina da, eta horrek lasaitasun handia ematen dit, orain artekoaren informazioa barruan dudalako. Berriak ere sartu dira, gazteak, eta aire berriak ere asko laguntzen du”.
Ostiral honetako astekarian argitaratuko dugu elkarrizketa osoa.