(Argazkia: Beldurrezko astea)
Larunbatean hasiko den
29. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema astearen topagune estimatua da Parte Zaharreko Antzoki Zaharra. Aurten, Kunsthal Goi Mailako Diseinu Zentroko ikasleek prestatu dute aurrealdearen dekorazioa. Diseinu Grafikoko 2. mailako eta Barne Diseinuko 2. mailako ikasleek sortu dute, Tomas Carrascal Gallardo irakaslearen gidaritzapean.
Landu duten kontzeptua
Bizitza/heriotza da. Bihotz bat da elementu nagusia, dikotomia hori sinbolizatzen duena. Zur trokelatu margotua da, eta egitura baten gainean muntatua. Inguruan zakuak ditu, kateetatik zintzilik, eta odola darien gorputz zatiak eta artikulazioak irteten dira horietatik. Jannis Kounellis artistaren pieza batean inspiratuta dago.