Yolanda Jaenen erailketa matxista gaitzesteko elkarretaratzea, Bulebarrean. (Argazkia: Alos Egaña)
Yolanda Jaenen erailketa gaitzesteko elkarretaratzea egin dute Bulebarrean, Euskal Herriko Mundu Martxako erailketa matxisten aurkako protokoloa aktibatu ostean. Iruñean bikotekideak etxeari su emanda zauritu zen Jaen, eta Zaragozako Miguel Servet ospitalean egon zen ingresatuta, atzo hil zen arte.
Emakumearen etxeari su ematea eta hura hiltzen saiatzea leporatuta, Jaenen bikotea, Roberto Dominguez, atxilotu eta espetxeratu egin zuten herenegun. Erasotzaileak genero indarkeriagatik aurrekariak ditu eta hildako emakumearekiko urruntze agindu bat zuen. Espetxeratzea behin-behineko neurria da eta auziaren gaineko ikerketa Emakumearen Kontrako Indarkeriaren Epaitegiak hartu du.