'Aiete kantuz, Aiete eraikiz' abesbatzen jaialdia Katxolara lekualdatuko dute
Eguraldi txarra eman dute iragarpenek astebururako, horregatik, Aiete kantuz, Aiete eraikiz abesbatzen jaialdiari hasiera emango dion kontzertua Miramongo anfiteatrotik Katxola baserrira lekualdatzea erabaki dute antolatzaileek. Kontzertua gaur izango da, 18:30ean, eta Araoz, Easo abesbatzaren emakume taldea izango da jaialdia inauguratzeko arduraduna. XIX. mendeko egileen ganbera musika interpretatuko dute, besteak beste, Mozart, Schubert, Felix Mnedelssohn, Schumann, Brahms, Mhales, eta abar.