(Argazkia: Donostiako Klub Nautikoa)
Donostiako Klub Nautikoak 2018ko 420 klasearen Espainiako Kopa antolatu du, azaroaren 1etik azaroaren 4ra arte. Urriaren 27an eta 28an klub nautikoak beste estropada bat egingo du, azaroko Kopan arituko direnentzat entrenamendu gisa.
420 klasea da 15 eta 20 urte bitarteko Europako gazteen artean ontzi ezagunena da. Ontzi hau 470 klase olinpikoaren aurrekoa da eta hortaz, tripulazio onenak talde olinpikoaren kide izaten dira bi edo hiru urteren buruan.
Azaroaren 1ean izen emateak, neurketak eta parte hartzaileekin bilera egingo direla jakinarazi dute antolatzaileek. Era berean, azaroaren 2an eta 3an sei sailkapen proba egongo dira, eta azaroaren 4an hiru finalak eta sari banaketa.
Txapelketan ondorengo lekuetatik etorritako 420 klasearen estropadalari onenek parte hartuko dute: kanariarrak, balearrak, andaluzak, valentziarrak, murtziarrak, kataluniarrak, galiziarrak, kantabriarrak eta euskaldunak. Era berean, Portugaletik eta Alemaniatik ere etorriko dira hainbat estropadalari, 2018ko Espainiako Kopan lehiatzera kategoria absolutuan, 19 urtez azpikoan eta 17 urtez azpikoan. Lehendabiziko gizonezkoen hiru tripulazioek eta emakumezkoen hiru tripulazioek jasoko dute saria kategoria bakoitzean.