Madril konkistatzen saiatuko dira Realaren bi taldeak asteburuan
Realeko neskek eta mutilek Madrilerako bidaia egingo dute aste honetan Madril eta Madrilgo Atletikoren aurka neurtzeko, hurrenez hurren. Arconadaren neskek garaipena bilatuko dute aurreko bi jardunaldietan puntu bat bera ere lortu gabe geratu ostean. Garitanoren mutilek, berriz, aurkari zaila bisitatuko dute, talde madrildarra Txapeldunen ligan porrot mingarria jasotzetik baitator, Europan egindako zauriak ligan miazkatzeko asmoz.
Izotz hockeyan, Txuri Urdinek liga txapelketa berrartuko du Puigcerdaren aurka eta, hockeyan, Realak sailkapenean gora egiten jarraitzea bilatuko du Club de camporen aurkako neurketan.
Saskibaloian, azkenik, Ibaeta Basket bolada onari laugarren marka gehitzen saiatuko da Valentziaren aurka, Gipuzkoa Basketek Kanaria Handiaren kontra ligako lehen puntuak lortzea bilatuko duen bitartean.
FUTBOLA
Emakumezkoen lehen maila, 7. jardunaldia:
- Madril – Reala (Larunbata, 17:00)
- Atletiko Madril – Reala (Larunbata, 20:45)
- Puigcerda – Txuri Urdin (Larunbata, 22:00)
- Club de Campo – Reala (Larunbata, 11:00)
- Ibaeta Basket – Valentzia (Larunbata, 18:00)
- Gipuzkoa Basket – Kanaria Handia (Igandea, 17:00)