Sabeletik Mundura egitasmoaren 5. urteurrena ospatuko dute Ekogunean
Bost urte bete ditu Sabeletik Mundura egitasmoak. Nahia Alkorta Elezgarai donostiarra da atariaren sortzailea. Azaroaren 15ean festa berezia egingo dute Ekogunearen haur parkean, 17:30etik aurrera.
Parte hartu nahi duten familiek izena eman beharko dute webgunean, plaza kopurua mugatua izango delako. “Familia gutxi batzuentzat prestatu dugu saioa mimo handiz”, esan dute.
Arratsaldeko egitaraua prestatu dute. Parkean 17:30ean ekartuko dira eta 18:00ak bitartean espazioa era askean bizitzeko aukera izango da. Ondoren, Ines Osinaga musikariak Zilborhestearen Doinuak musikaren bidezko bidaia gidatua eskainiko dute. 19:00etatik 19:30era gunean aske ibiltzeko aukera egongo da, eta bukatutzat emango dute topaketa.