Euskaraldiko hamaikakoa osatu dute Zurriola ikastolan
Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitarte egingo den Euskaraldiarekin bat egiten duela adierazteko asmoz hamaikakoa osatu du Zurriola ikastolak. Eskolarekiko eta euskararen zabalpenarekiko konpromiso sendoa duten hamaika zurriolakidek osatu dute taldea: Laida Basurto, Kontxita Beitia, Nora Esnaola, Egoitz Lasa, Patxi Leon, Natalia Mayo, Eneko Olasagasti, Harkaitz Olarra, Jon Pikasarri, Iñaki Villar eta Luisa Villegas.
Talde argazkia egin dute ere, ikastolako irakasle, guraso eta ikasleekin batera.