[Galeria] Mary Shelleyren laborategiarekin abiatu dute Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren astea
29. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren asteari hasiera emateko Mary Shelleyren laborategia sortu dute gaur Gipuzkoa Plazan, haurrentzako hainbat jarduerekin. Frankenstein idatzi zuen idazle britaniarraren omenez egin dute ekitaldia, Gipuzkoako Foru Aldundiaren arkupetan hainbat postu ipiniz. Bertan makillaje tailerrak eta esperimentuak egin dituzte, besteak beste.
Aurtengo jaialdian, beldurrezko astearen antolatzaileek Mary Shelleyren ondarea azpimarratu nahi izan dute, Frankenstein nobela argitaratu zenetik 200 urte bete direla aprobetxatuz.