[Irudiak] Topoaren igarobidearen aurkako giza katea egin du Satorralaiak
Topoaren igarobidearen aurkako Satorralaia herri mugimenduak giza katea egin du gaur goizen Kontxako pasealekuaren eta Xabier Zubiri plazaren artean. Ekintza topoaren igarobidearen proiektuaren aurkako oposizioa adierazi eta hiriaren erdialdean hasi dituzten eraikuntza lanak arbuiatzeko asmoz egin dute.
IRUTXULOKO HITZA bertan izan da ekimenak utzitako irudiak bideo eta argazkietan jasotzeko.