
Hondartzako Krosa antolatu du aurten ere Donostiako Atletikok, Kontxan. (Argazkia: Donostiako Atletiko)
Donostiako Atletikok antolatzen du urtero Hondartzako Krosa, Miguel Uriareko Oroituz. Aurtengo lasterketa abenduaren 24an izango dela iragarri du klubak, eta
izen ematea jada zabalik dago.
Helduen lasterketa 12:00etan izango da eta 4 kilometro izango ditu, Kontxan barrena. Aurretik, haurrentzako lasterketa antolatu dute, 11:30ean, 1,5 kilometroko ibilbidearekin.
Informazio gehiagorako:
comunicacion@atletico-ss.org posta elektronikoa, www.atleticosansebastian.com webgunea eta 943 21 53 54 telefono zenbakia.