Haurrek gaztetxean egindako hormairudia. (Argazkia: Kijera gaztetxea)
Parte Zaharreko Gau Beltza egingo dute Kijera gaztetxean, asteazkenean. Aurretik, asteartean, 18:00etan elkartuko dira gaztetxean, eta prestatuko dituzte kalabazak eta mozorroak. Horretarako, deia zabaldu dute, materiala eramateko: kalabaza, zapi, txano, oihal… Asteazkenean, berriz, jaia egingo dute:
- 17:30. Haurrentzako aurpegi margoketa, jolas ipuina, eta bizkotxo jatea. Zuloaga plazan (euria egiten badu, Konstituzio plazako arkupeetara joango dira).
- 19:30. Gaztainak, salda, txokolate beroa, eta ipuin kontaketa. Gaztetxean.