Zer nahi duzu parkean? egitasmoarekin jarraituz,
Uliako Lore-Baratzetako kideek inkesta bat osatu dute herritarren iritzia jaso eta mintegietan gauzatzen ari diren proiektu autogestionatua era parte-hartzaile batean garatzen jarraitzeko. Galdeketa parkearen edozein ekitalditan parte hartu duten herritarrei dago zuzendua, eta gehien gustatu zaien esperientzia zein izan den zehaztu behar da bertan, besteak beste. Galderak
esteka honetan erantzun daitezke.
Horrez gain, lore-baratzetako kideek auzotarren iritzi eta proposamenak jasoko dituzte datozen asteetan zehar, mintegiei zein erabilera eman erabakitzeko. Urriaren 21ean egin zuten
Zer nahi duzu parkean? egitasmoaren lehenengo jardunaldia, eta hurrengoak azaroaren 4an eta 18an egingo dituzte, 17:00etan.