Gipuzkoa Basketek denboraldiko lehen garaipena eskaini die zaleei
Ligako lehenengo bost partidak galdu ostean, Gipuzkoa Basketek garaipena lortu zuen lehen aldiz igandean, etxean Kanaria Handiaren aurka jokatutako norgehiagokan. Kanariarrek Europan jokatzeagatik zekarten nekea ongi etorri zitzaien Valdeolmillosen mutilei, eta berez indartsuagoa den talde baten kontra irabaziz hutsean zegoen sailkapeneko talde bakarra izateari utzi diote horrela. Ibaeta Basket, berriz, ligako sailkapenaren burutik erori da asteburuan, Valentziaren aurka denboraldiko lehen porrota jaso ostean.
Izotz Hockeyan, Txuri Urdinek ligako lehen postuan finkatzeko garaipena lortu zuen etxetik kanpo, eta hockeyan, Reala ez zen Club de camporen aurka punturik lortzeko gai izan.
Futbolean, Realeko neskek garaipen sendoa lortu zuten Madrilen, baina gizonak ez ziren leku beretik punturik ekartzeko gai izan.
SASKIBALOIA
Emakumezkoen liga, 4. jardunaldia
- Ibaeta Basket 62 – 65 Valentzia
- Gipuzkoa Basket 74 – 63 Kanaria Handia
- Puigcerda 2 – 3 Txuri Urdin
- Club de campo 4 – 1 Reala
- Madril 0 – 2 Reala
- Madrilgo Atletiko 2 – 0 Reala