'Ahobizi' eta 'belarriprestentzat' formakuntza saioak egingo dituzte
Euskaraldian ahobizi eta belarriprest izateko tresna eta aholkuak lantzeko formakuntza saioak egingo dituzte. Euskaraldia egitasmoak herritarren hizkuntza ohiturak aldatzea du helburu eta horretarako, ariketa sozial praktiko eta kolektiboa egingo dute izena ematen duten ahobizi eta belarriprest guztiek. Ariketa honek ez-ohiko egoerak sortuko ditu, tarteka deserosoak ere izan daitezkeenak (elkarrizketa elebidunak, beti erdaraz ezagututako gertuko kidearekin euskaraz egitea, eta abar).
Horregatik, azaroaren 23a baino lehen herritarrak prestatzea funtsezkoa izango dela uste dute antolatzaileek, gertatuko diren egoera horietan nola jokatu jakin dezaten. Tresnak emateko, bi bide nagusi landuko dituzte. Alde batetik, komunikazio euskarrien bidez aholkuak zabaldu dituzte, eta bestetik, tailerrak eskainiko dituzte.
Tailerrak bi motatakoak izango dira: ordu eta erdiko saio arinak eta 4 orduko saio sakonak. Izen ematea donostia@euskaraldia.eus helbide elektronikora idatziz eta 943 005 074 telefonora deituz egin daiteke.
Hauek dira ikastaroen ordutegiak:
Saio arinak (1,5h) Ahobizientzako saioak:- 1. saioa: Azaroak 9 |18:00-19:30 | Bagera Elkartean (Hernani kalea, 15 behea).
- 2. saioa: Azaroak 19 | 19:00-20:30 | Bagera Elkartean (Hernani kalea, 15 behea).
- 1. saioa: Azaroak 12 | 19:00-20:30| Bagera Elkartean (Hernani kalea,15 behea).
- 2. saioa: Azaroak 16 |18:00-19:30 | Bagera Elkartean (Hernani kalea, 15 behea).
- 1. saioa: Azaroak 10 | 09:30-13:30| San Telmo Museoan.
- 2. saioa: Azaroak 17 | 09:30-13:30| San Telmo Museoan.