(Argazkiak: Donostiako Udala)
Dorthe Pedersen ekintzaile daniarrari harrera egin dio Donostiako Udalak. Bera izan zen 2013an Kopenhagen hiriburuan sorturiko
Cycling Without Age egitasmoaren sortzaileetako bat.
Mugikortasun murriztua duten adineko pertsonei egokitutako bizikletaz doako ibilaldiak emateko aukera eskaintzen die egitasmoak. Donostian ere zerbitzu hori eman ahal izateko 2016an eredu bera jarraituz
CwaDonostia/Bizikletaz Adinik Ez egitasmoa jarri zen abian. Gaur egun 37 herrialdetan eskaintzen dute zerbitzua.
Pedersenen bisitaren helburua izan da, bi urte hauetan egindako urratsak nabarmentzea, erakunde eta kolaboratzaile desberdinekin elkartzea, eta azkenik, tokian tokiko
CwaDonostia/Bizikletaz Adinik Ez proiektua ezagutarazi eta bultzatzea.