Quim Torrak hitzaldia emango du Kursaalen
Quim Torra Generalitateko presidenteak hitzaldia emango du Kursaalen, azaroaren 14an. Gure Esku Dagok antolatutako konferentzia 19:00etan izango da eta hitzaldira joan ahal izateko gureeskudago.eus webgunean izena ematea nahitaezkoa izango da.
Azaroaren 18ko herri galdeketari begira, hiriko postontzietan 80.000 eskuorri banatuko dituzte. Horretarako, larunbatean, azaroaren 3an, deialdia egin dute banaketa auzolanean egiteko. Banaketa Euskal Herria kaleko Gure Esku Dagoren lokalean hasiko da 9:00etan, eta izena emateko partezaharragaldeketa@gmail.com helbidera idatzi behar da.