Vandana Shiva feministak Donostian egindako hitzaldia argitalpen batean jaso dute
museoaren webgunean dago salgai 8 eurotan. Era berean, hitzaldia San Telmo museoaren youtube kanalean ikus daiteke osorik. Shivaren liburua Erronkak saileko laugarren argitalpena da.
Gaur, urriak 30, Agora K2050 zikloaren hitzaldi berri bat egingo dute San Telmo museoan, Mujeres en la Antartida por el calentamiento global. Uxua Lopez ikerlari nafarra izango da hizlaria, eta Homeward Bound sareak egiten duen lanari buruz hitz egingo du. Sare horrek, aldaketa klimatikoarentzako konponbideak bilatzen dituzten proiektuak identifikatzen ditu, emakumeek zuzendutakoak eta Lopezek, sarearen kasu arrakastatsu batzuk aurkeztuko ditu.
Vandana Shiva ekintzaile ekofeministak maiatzean eskaini zuen hitzaldia jasotzen duen argitalpena kaleratu du San Telmo museoak.
Indiako ekintzaileak maiatzaren 30ean egin zuen Biodibertsitatearen aldeko askotariko emakumeak. Klima-aldaketaren erronkak hitzaldia, Agora K2050 zikloaren barruan. Hitzaldian Shivak bere iritzia azaldu zuen gizateriak dituen erronken inguruan eta krisi klimatikoaren ondorio ekologikoak, ekonomikoak, politikoak eta sozialak aztertu zituen. Ekintzaileak aldaketa klimatikoa “planetaren gaixotasun metaboliko” gisa definitu zuen.
Liburuak ekintzailearen hitzaldia jasotzen du, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez, eta museoan eta