(Argazkia: Irantzu Pastor)
Aurten ere,
Azaro Kulturala antolatu du Amara Berriko Ikasbide Kultur Elkarteak. Datorren astean emango diote hasiera eta lau hitzaldi programatu dituzte. Euskararen egunarekin bat eginez, abenduaren 2an egingo duten bertso bazkariarekin emango diote bukaera zikloari. Hitzaldi guztiak kultur elkartearen egoitzan izango dira, Isabel II.ren hiribideko 15. zenbakian.
Hona hemen egitaraua:
- Azaroak 8, osteguna, 20:00etan. Irantzu Pastorren hitzaldia: Kurdistan: eguzkiaren eta suaren seme alabak.
- Azaroak 15, osteguna, 20:00etan. Mikel Legorbururen hitzaldia: Donostiako zenbait mikrohistoriatxo.
- Azaroak 23, ostirala, 19:30ean. Beñi Agirreren hitzaldia: Gipuzkoako Historia Nafarra.
- Azaroak 29, osteguna, 20:00etan. Felix Zubiaren hitzaldia: Osasuna helduaroan.
- Abenduak 2, igandea, 14:30ean. Bertso Bazkaria Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus bertsolariekin. Bazkarirako txartelak astelehenetik ostiralera 18:00etatik 21:00era Ikasbidean bertan eskuratu daitezke 18 eurotan.