Donostiarrako mutilak arranplara iristen. (Argazkia: Inaxio Esnaola)
2019ko denboraldiko taldeak zehazten ari da Kaiarriba-Donostiarra arraun elkartea. Gizonezkoen lehen taldeak lau aurraunlari berri izango dituela jakinarazi dute. Aldiz, sei dira jarraituko ez dutenak.
Beñat Eizagirre eta Endika Alberdi pasaitarrak, eta Jon Agirrezabala eta Ibon Basterretxea debarrak dira fitxatu dituzten aurraunlariak. Esperientzia handikoak dira lauak. Aurretik, Pasai Donibane, Orio, Urbaibai eta Santurtzi taldeetan ibilitakoak dira, besteak beste.
Bosgarren arraunlari baten fitxaketa ez dute baztertzen. Dena dela, bigarren taldetik igoko diren arraunlariekin itxitzat emango dute datorren denboraldiko taldea.