Polloeko hilerria 9:00etatik 20:00etara egongo da zabalik. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Santu Guztien Eguna dela eta, udal hilerrien ordutegiak aldatuko dituzte azaroaren 1ean. Polloe eta Altzako kanposantuak zabalik egongo dira 9:00etatik 20:00etara, eta Igeldok ordutegi irekia izango du.
Udalak gomendatu du hilerrietara autobusez joatea, Dbusek jarriko dituen zerbitzu bereziak erabiliz:
- Polloera joateko lineak: 9, 24,27, 41, eta 42.
- Altzara joateko lineak: 13, 24, 27, 31, eta 38.
- Igeldora joateko linea: 16.