Luca Sangalli futbol jokalariak iktus arin bat izan du
Realak jakitera eman duenez, Luca Sangalli jokalari donostiarrak iktus arin bat izan du gaur goizean. Une honetan Donostia Ospitalean dago, Iktus unitatean. Hurrengo orduetan gazteak izaten duen eboluzioaren zain geratuko dira sendagileak.
Denboraldi hasierako jokalari esanguratsuetakoa bihurtu da Sangalli, batez ere, San Mames Barrian jokaturiko euskal derbiarengatik. Espainiako Kopan minutuak izango zituela aurreikusi zitekeen, baina ezbeharraren ondorioz ez da Celtaren aurkako neurketan izango. Talde txuri urdinak joaneko partida jokatuko du bihar, Vigon.