(Argazkia: Iñaki Agirre)
Iametza eta Ametzagaiña taldeek Euskarabildua jardunaldia?antolatu?dute urrian, zazpigarren?urtez. Euskara?eta?teknologia?berriak elkartzea?helburu?duen?jardunaldi?dibulgatzaileak gobernu?irekia izan?du?aurten?gai?nagusitzat.
Bertan software librea, datu masiboak eta erakunde publikoen gardentasuna jorratu dituztela azaldu du Iametzako?Xalba Ramirezek, eta teknologia berrien inguruan herritarrak informatuak egotea ezinbestekoa dela azpimarratu du: “Gaur egun denok erabiltzen ditugu teknologia berriak, eta horien inguruan gizarte bezala hartzen ditugun erabakietan denok hartu behar dugu parte”.
IRUTXULOKO HITZAk Euskarabilduaren nondik?norakoen inguruan eta bertan jorratutako gaiei buruz hitz egin du Ramirezekin. Elkarrizketa osoa ostiraleko astekarian egongo da irakurgai.