Saavedrak egindako panpinetako batzuk, erakusketan. (Argazkia: Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea)
Alberto Saavedra (1951-2017) – in memoriam
erakusketa bisita daiteke Viktoria Eugenia Antzokian. Izan ere, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean, omenaldia egin nahi izan diote Groseko artistari.
Saavedra urteetan arduratu zen dekorazioaz, beldurrezko zinema astearen barnean; horrela, atondu zituen Antzoki Zaharra eta beste eszenatoki batzuk. Hainbat pertsonaia sortu zituen, eta asko oraindik jarraitzaileen oroimenean gordeak daude. Hain zuzen, pertsonaia horietako batzuk dira Victoria Eugeniako hallean jarri dituztenak, omenaldi gisa. Azaroaren 2ra arte egongo dira ikusgai.
2017ko azaroan hil zen Saavedra.